Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0460 Eibar, hiru atxilotu “in fraganti”, enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela

Eibar, hiru atxilotu “in fraganti”, enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela

Servicio de prensa

2021-06-14

Ertzaintzak 17, 22 eta 42 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu goizaldean Eibarren, indarrez lapurreta egitea leporatuta. Hiru pertsonak industria-pabiloi baten barruan harrapatu dituzte.

Goizaldeko 00:10ean, Ertzaintzako baliabideak Eibarko Azitain auzoko enpresa batera hurbildu dira, abisu baten arabera bertan lapurretan ari baitzitezkeen.

Bertara iristean, kanpoaldea miatu dute, eta instalaziora sartzeko modu bat baino gehiago zeudela ikusi dute. Agenteek, beraz, lokala miatzea erabaki dute, eta barruan hiru gizonezko aurkitu dituzte.

Horren guztiaren aurrean, hiru pertsonak atxilotu dituzte indarrez lapurreta egitea leporatuta, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkien polizia-eginbideei hasiera emateko.

Antzeko egintzengatik polizia-aurrekariak dituzten hiru pertsona horiek Eibarko Guardiako Epaitegiaren esku jarri dituzte gaur goizean.