Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0650 Eibar, hiru atxilotu, horietako bat adin txikikoa, desordena publikoengatik

Eibar, hiru atxilotu, horietako bat adin txikikoa, desordena publikoengatik

Prentsa Zerbitzua

2021-09-08

Ertzaintzak 15, 19 eta 20 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu goizaldean Eibarren, kalean edukiontziak gurutzatzea eta pertsona talde handi bat sakabanatzera agertu diren ertzainei harriak, botilak eta petardo piroteknikoak botatzea leporatuta.

Goizaldeko ordu biak laurden gutxi aldera, Eibarko herritar batzuek Ertzaintzari jakitera eman diote jende multzo handia zegoela elkartuta eta zarata ateratzen udaletxetik hurbil dagoen parke publikoan. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hainbat patruila hurbildu dira elkartuta zeudenak sakabanatzera, eta gehienek alde egin duten arren, talde txiki batzuk herrigunean sakabanatu dira eta harriak, botilak eta petardo piroteknikoak botatzen hasi dira polizia-baliabideei. Gainera, istilu-sortzaileek edukiontziak gurutzatu dituzte polizia-ibilgailuei bidea ixteko, eta ertzainek istiluen kontrako materiala erabili behar izan dute, beraz.

Agenteek 15, 19 eta 20 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte desordena publikoak leporatuta. Adin txikikoa gurasoen tutoretzapean utzi dute eta beste bi atxilotuak datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.