Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0661 Atxilotu bat, ikertu bat eta hiru zigortu araudia urratzeagatik egindako esku-hartzeetan

Atxilotu bat, ikertu bat eta hiru zigortu araudia urratzeagatik egindako esku-hartzeetan

Servicio de prensa

2021-09-12

Ertzainek goizaldean 42 urteko gizon bat atxilotu dute eta, ikertu gisa, eginbideak ireki dizkiote 20 urteko gazte bati desordena publikoen delitu bat leporatuta, eta beste hiruri isunak jarri dizkiete; biri maskara jantzi gabe izateagatik eta beste bati agenteei desobeditzeagatik.

Goizaldeko ordu bata aldera, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baliabideek 1.000 pertsonatik gora aurkitu dituzte Galdakaoko Gipuzkoa plazan, eta megafonia bidez sakabanatzeko eskatu ondoren, 200 bat pertsona oraindik ere bertan geratu dira.

Une batean bertan zeuden pertsonak botilak eta beirak botatzen hasi dira agenteei, eta 42 urteko gizon bat atxilotu dute desordena publikoak leporatuta.

Atxilotua egunean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan Bilboko Guardiako Epaitegian.

Goizaldeko hiruak hamar gutxi aldera, Ertzaintzak Bilboko Udaltzaingoari lagundu dio bertako María Díaz de Haro eta Poza Lizentziatuaren kaleetan botiloia egiten ari ziren 500 bat pertsona sakabanatzen.

Poliziak esku hartu duenean, bertan zeuden hainbat pertsonak botilak bota dizkiete agenteei eta edukiontziak gurutzatu dituzte Poza Lizentziatuaren kalean. Ingurua goizaldeko hiru eta erdietan hustu da.

Goizaldeko hiru eta erdiak aldera, partikular batzuek Ertzaintzara deitu dute Amurrioko udal-parke batean botiloia egiten ari zirela esanez.

Ertzaintzaren hainbat patruila hurbildu dira lekura, eta parte-hartzaileekin hitz egin ondoren, hauek musika kendu dute eta batzuek alde egin dute. Beste batzuk, berriz, bertan geratu dira, eta ertzainei agiraka egiten eta kristalezko botilak botatzen hasi dira.

Agenteek 17 eta 18 urteko bi gazte identifikatu dituzte, eta isuna jartzeko proposatu dituzte maskara jantzita gabe zutenez, eta adinez nagusi denari desobedientzia-delitua ere leporatu diote, ez baitu identifikatu nahi izan.

Goizaldeko lauak eta laurden aldera, Ertzaintzaren hainbat baliabide Tolosako Antonio Lekuona kalera hurbildu dira, bizilagun batzuk kexatu egin baitira zarata handia entzuten zelako, eta baliabideetako bati botilak bota dizkiote, baina ez da agenterik zauritu eta polizia-ibilgailuak ez du kalterik izan.

Gero ertzainek inguruan ezagutu dute istiluan parte hartu dutenetako bat, 20 urtekoa, eta identifikatu ondoren ikerketapean geratu da desordena publikoak leporatuta. Hurbildu den adin bereko beste gazte bati isuna jarri diote agintaritzaren agenteei errespetua galtzeagatik eta desobeditzeagatik.