Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0674 Donostian atxilotu dute dokumentuak faltsutzeagatik, autoan IATren pegatina faltsua baitzeraman

Donostian atxilotu dute dokumentuak faltsutzeagatik, autoan IATren pegatina faltsua baitzeraman

Servicio de prensa

2021-09-27

Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, dokumentuak faltsutzearen delitua leporatuta. Gizona alkoholemia-kontrol batean geldiarazi zuten, eta IATren pegatina faltsua zeramala konturatu ziren. Gizonak positibo eman zuen alkoholemia-proban eta iraungita zuen nahitaezko asegurua.

Atzo arratsaldeko 17:40an GI-41 errepidean, Donostiako udal-barrutian, alkoholemia-kontrola egiten ari ziren Ertzaintzako agenteek auto bat geldiarazi zuten, eta, kanpotik lehenengo begiratua eman ziotenean, ikusi zuten IAT ziurtagiriaren pegatina indarrean zuela. Gidariak aurkeztu zuen dokumentazioarekin alderatu zutenean, agenteek egiaztatu zuten IATren indarraldia adierazten duen kanpoko pegatina faltsifikatuta zegoela.

Dokumentazioa begiratzen ari zirenean, agente jarduleak konturatu ziren ibilgailuko kristalean erantsita zuen ezaugarri bereko beste pegatina bat zeramala gidariak gordelekuan, eta kendu egin zioten, beraz.  Bestalde, dokumentazioa gainbegiratzean agenteek egiaztatu zuten autoak ez zuela nahitaezkoa den asegurua.  

Polizia-jarduketan agenteek alkoholemia-proba ere egin zioten gidariari, eta positibo eman zuen.

Horren guztiaren aurrean, gizona atxilotu egin zuten dokumentuak faltsutzea leporatuta, eta zegozkion isun administratiboak jarri zizkioten trafikoaren arloko arau-hausteengatik.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten eginbideei hasiera emateko, eta horiek amaitutakoan aske utzi zuten. Eginbideak Donostiako Guardiako Epaitegira bidali zituzten.