Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0675 Bilbon beste gazte bati telefono mugikorra lapurtzen saiatu da eta ebakiak egin dizkio lata batekin besoan

Bilbon beste gazte bati telefono mugikorra lapurtzen saiatu da eta ebakiak egin dizkio lata batekin besoan

Servicio de prensa

2021-09-28

Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute gauerdian indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatuta. Arrastatua telefonoa lapurtzen saiatu da beste gazte bati, adingabe bati, San Frantzisko auzoko kale batean, eta, horretarako, zanpatutako lata bat erabili du eta ebakiak egin dizkio besoan. Biktimak osasun-laguntza behar izan du. Gaztea lapurtzen saiatu den mugikorra lapurtu gisa agertzen zen, eta biktimari, beraz, ikertu gisa eginbideak ireki dizkiote bidegabeko jabetzeagatik.

Gaueko hamabiak eta laurden aldera, San Frantzisko inguruan herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzako uniformerik gabeko patruila batek bi gazte ikusi ditu La laguna kalean elkar joka. Agenteak banantzeko eta gertatutakoa argitzeko asmoz haiengana hurbildu direnean, batek korrika ihes egin du, eta beste polizia dotazio batek inguruan geldiarazi du.

Gertaeraren lekuan identifikatu duten eta beso batean ebakiak zituen eta odola zuen gazteak esan dienez, beste gazteak telefono mugikorra kendu nahi izan dio eta zanpatutako lata batekin eraso egin eta ebakiak egin dizkio, eta horren ondoren biak borrokan hasi dira. Zaurien ondorioz, anbulantzia bat mobilizatu dute arreta emateko, eta Basurtuko ospitalera eraman eta hainbat suturako puntu eman behar izan dizkiote.

Ihes egin duen gizonezkoak ere kolpeak zituen aurpegian, eta atxilotu ondoren osasun-arreta eman diote. Erasoan ustez erabili duen objektua, lata bat, arrastatuak korrika ihes duenean egin duen bidean aurkitu dute.

Bestalde, biktimak ez du telefono mugikorraren eta berarekin zeraman tabletaren jatorriari buruzko azalpen koherente bat ematen jakin, eta telefonoa lapurtu gisa agertzen zela egiaztatzean, bi gailuak kendu dizkiote eta ikerketapean geratu da bidegabeko jabetzearen delitua leporatuta.