Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0676 Amurrion atxilotu dute lapurtutako auto bat ausarkeriaz gidatzeagatik

Amurrion atxilotu dute lapurtutako auto bat ausarkeriaz gidatzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2021-09-28

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean Amurrion ustezko hainbat deliturengatik. Gizonak ihes egin du lapurtutako auto batekin eta ausarkeriaz gidatu du hamaika kilometroan.

Goizaldeko 03:45ean gertatu da Amurrion, Ertzaintzako baliabide batek ikusi duenean ibilgailu batek maniobra arraroak egiten zituela herrigunean zirkulatzen ari zenean. Hori dela eta, polizia-patruilak argi-seinaleak aktibatu ditu autoa geldiarazteko, eta, horri erantzunez, gidariak zakar azeleratu du autoa eta ihes egin du.

Arau-hausleak ausarkeriaz gidatu du hamaika bat kilometroan, abiadura handian gidatuz eta kontrako erreian sartuz, eta, modu horretara, A-624 zirkulatzen ari ziren ibilgailuak arrisku larrian jarriz.

Une jakin batean ibilgailua errepidean gurutzatuta geratu da, eta une horretan patruila ibilgailutik jaitsi da gidariari gelditzeko agindu dio, baina honek agentea harrapatzen saiatzeko maniobra egin du. Gero 200 bat metroan jarraitu du zirkulatzen, eta gidaria autoa gelditu eta korrika hasi da, eta handik metro gutxi batzuetara harrapatu dute.

Agente jarduleek atxilotu egin dute gizona, ausarkeriaz gidatzearen eta agintaritzaren agenteen aurkako erasoaren delituak leporatuta. Polizia-jarduketan egiaztatu da ibilgailua lapurtutakoa zela eta gidariak ez zuela gidabaimenik, eta bi delitu horiek lehenengo biei batu dizkiete.

Atxilotu duten gizona polizia-egoitzara eraman dute dagozkion polizia-eginbideak hasteko, eta gaur goizean jarriko dute agintaritza judizialaren eskuetan Amurrioko Guardiako Epaitegian.