Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0677 Errenteria, hiru edukiontziri ustez su eman dien gaztea atxilotu dute

Errenteria, hiru edukiontziri ustez su eman dien gaztea atxilotu dute

Servicio de prensa

2021-09-28

Ertzainek 20 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, kalte-delitu bat leporatuta, Errenterian, kalean, hiru edukiontziri su eman ondoren. Inplikatuari dirudienez likido sukoia zuen plastikozko botila bat, metxero bat eta paper-zati bat atzeman dizkiote.

Goizaldeko hiruak aldera, Ertzaintzak jakin du sutan zeudela Errenteriako Beraun eta Pontika kaleen inguruan zeuden hiru edukiontzi. Lekura agertu diren Udaltzaingoaren patruilak sua su-itzalgailuekin itzaltzen saiatu dira, eta gero agertu diren suhiltzaileek itzali dute erabat.

Ertzaintzaren dotazio batek gizon bat aurkitu du gero GaztaƱo auzoan, zabor-edukiontzi batzuen ondoan, eta polizia ikusi duenean korrika ihes egin du. Harrapatu dutenean, agenteek egiaztatu dute eskuan likido sukoi bat, ustez gasolina, zuen botila bat zeukala, eta bere arropek ere substantzia horren usaina zutela. Horrez gainera, kirol-jertse baten poltsikoetan metxero bat eta paper-zati bat zeramatzan. Ebidentzia horien aurrean, gaztea kalte-delitua leporatuta atxilotu dute.

Dirudienez, goizaldeko ordu biak aldera arrastatuari isunak jarri dizkiote autoan zihoala trafikoko arau-hauste batzuk egiteagatik.

Atxilotua gaur bertan eraman dute Donostiako Epaitegira.