Cabecera contenido seccion app ertzaintza

Eduki publikatzailea

ComunicaciĆ³n - App de la Ertzaintza

ERTZAINTZAREN APPa

Deskarga-orrira esteka

ANDROID

IPHONE

Aplikazio berri bat jarri dugu herritarren zerbitzura, edozein gailu mugikorren bidez Ertzaintzarekin etengabeko komunikazio-bidea izateko. Herritarren laguntza garrantzi handiko faktorea da, eta sendotu egin nahi dugu kalitatezko zerbitzua, azkarra eta fidagarria, eman ahal izateko.

Pantaila nagusian aplikazioak eskaintzen dituen 8 funtzionalitate nagusiak ikusten dira.

  • Ertzain-etxeak: gertuena dagoen ertzain-etxea aurkitzea.
  • Larrialdia: larrialdietarako zerbitzura deitzea eta lokalizazioa.
  • Harremana: larrialdiak ez diren egoeretarako.
  • Laguntza: informazioa modu anonimoan bidaltzea.
  • Berriak: Ertzaintzaren prentsa-oharrak ikustea.
  • Aholkuak: segurtasunarekin zerikusia duten balioko aholkuak.
  • Sareak: gizarte-sareekin lotzea.

Datuen tratamendua

Ertzaintzaren APPak ez ditu inoiz biltegiratzen datu pertsonalak. Gertuena zein ertzain-etxe dagoen jakiteko eta larrialdietarako deiren bat eginez gero laguntza emateko denbora murrizteko, aplikazioak hainbat datu eskatuko ditu, aukeran, esate baterako, erabiltzailearen kokapena edo telefono-zenbakia.Informazio hori ez da biltegiratzen, erregistratzen edo bidaltzen beste kasu bakar batean.