Cabecera contenido seccion delito informatico

Eduki publikatzailea

Gomendioak

Gomendioak

  • ABESTU ZURE GAILUA:
    • Instalatu babes-softwarea (antibirusa, anti-spywarea) eta firewall sistemak.
    • Interneteko esploratzailea eguneratuta izan.
  • IKERTU SALTZAILEA:
    • Bilatu beste bezero batzuen feedback-ak, eta webguneari buruzko iritziak kontsultatu Interneten.
    • Aztertu webgunearen itxura, eta arretaz aztertu honako alderdi hauek: pribatutasun-politika, bidalketa eta itzulketa politika, enpresaren erakuntzari buruzko datuak, erabiltzeko baldintzak eta harremanetarako datuak –helbide fisikoa eta telefonoa.
    • Egiaztatu nabigatzaileko helbidea zuzena dela eta ez dutela ordezkatu.
    • Ez fidatu pagotxez, eta aztertu produktuaren ezaugarriak.
  • EROSTEA ERABAKITZEN BADUZU:
    • Ez erabili ordenagailu publikorik, ezta segurua ez den konexio publikorik ere.
    • Ordainketa egiterakoan:
      • Egiaztatu nabigatzailearen helbidearen hasieran “https” jartzen duela, eta kandaduaren ikurra duela (klikatu gainean).
      • Hautatu ordainketa-aukera segurua: jasotzean ordaintzekoa edo PayPal erako zerbitzuak.
      • Txartela erabiltzea erabakitzen baduzu: txartel birtualak edo aurreordainketakoak erabili, eta kreditu-txartelak lehenetsi zordunketa-txartelen aurretik.
      • Ahal dela ez egin banku-transferentziarik eta ez erabili WesternUnion edo MoneyGram erako plataformarik.
  • ZALANTZAREN BAT BADUZU, EZ EROSI.
  • EZ EGIN JARAMONIK DEIEI. Microsoftek inoiz ez du telefonoz deitzen ekipamendua konpontzeko euskarri teknikoa emateko. ETA EZ EZAZU DEITU! Microsoften oker edo ohar mezuek inoiz ez dute telefono-zenbakirik izaten.
  • EZ AMORE EMAN SOLASKIDEAK BEREAN JARRAITZEN BADU. Ez instalatu aplikaziorik, ez egin ordainketarik.
  • EZ EMAN DATU PERTSONALIK EDO FINANTZA-DATURIK EZEZAGUNEI.
  • KONFIANTZAZKOAK DIREN GUNEETATIK BAKARRIK DESKARGATU SOFTWAREA..
  • GAILUAK EGUNERATUTA ETA BABESTUTA EDUKI. Instalatu eta aldian behin eguneratu antibirusak, anti-spywareak, firewall sistemak, etab.
  • ALDIAN BEHIN GARRANTZIZKO DATUEN SEGURTASUN-KOPIAK EGIN
  • MONITORIZATU enpresako posta elektronikorako SARBIDEAK, norbait legez kontra sartzen bada hauteman ahal izateko.
  • BISUALKI EGIAZTATU HORNITZAILEAREN KONTUA LEGEZKOA DELA, eta ez dela oso antzekoa den beste kontu bat. Egiaztatu mezuaren jatorria, baldin eta susmagarria edo ezohikoa bada, edo bidali duenak presa duela eta/edo ahalegina behin eta berriz egiten duela iruditzen bazaizu.
  • ZIFRATUTA BIDALI garrantzizko informazioa duten agiriak, kanpoko norbaitek horiek eskuratzea eragozteko.
  • Protokolo-segurua ezarri ordainketak egiteko, esate baterako, egiaztapen-faktore bikoitza: ordaintzeko modua, banketxea, eta abar aldatzen bada. HORNITZAILEAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO posta elektronikoa ez den beste bide bat erabili, arriskuan egon badaiteke ere. Esate baterako: telefonoz deitu.
  • Erasotzaileek ingeniaritza soziala erabiltzen dute, eta LANGILEAK KONTZIENTZIATU ETA PRESTATU IZATZU teknika horiek antzemateko eta saihesteko.
  • SEGURTASUN-KOPIAK EGUNERO (edo gutxienez astero) EGITEKO POLITIKA EZARRI, SARETIK ISOLATUTAKO ETA DESKONEKTATUTAKO kanpoko euskarrietan (backup zintak edo DVDak). Kopia horietatik berreskura daitezke zifratuak eragindako fitxategiak, edota sistema osoa ere leheneratu daiteke.
  • Enpresa bateko ekipamenduetara iristeko URRUNEKO SARBIDEA ahalbidetzen duten zerbitzuek oso seguruak izan behar dute, eta SARBIDE-GAKO SENDOA izan behar dute.
  • SARRI AZTERTU ARRETAZ aplikazioetan sortu ahal izan diren eta argitaratu diren AHULEZIAK.
  • Enpresako ekipamendu guztietan INSTALATU ETA EGUNERATU era horretako erasoak saihestuko dituen ANTIBIRUS programa bat.
  • EGUNERATUTA IZAN enpresako SISTEMA ERAGILE ETA PROGRAMA GUZTIAK, software-ahuleziez baliatzen diren troiarrak sartzea eragozteko.
  • ERABILTZAILEEI POSTA ELEKTRONIKOA ZUZEN ETA MODU SEGURUAN ERABILTZEARI BURUZKO, prestakuntza eman, horixe izaten baita ekipoak kutsatzeko erabiltzen den bide nagusia.
  • Enpresetako ekipamendu-administratzaileek erasoa noiz gertatzen ari den ahalik eta azkarren antzematen lagunduko duten SEGURTASUN AUDITORIAK AKTIBATU behar dituzte (log deiturikoak).