Cabecera contenido seccion odio discriminacion

Eduki publikatzailea

Donde denunciar y datos de interés

Non salatu eta Datu interesgarriak

NON SALATU

Edozein ertzain-etxetan

EDONORK (biktima, lekukoa edo gertakari baten berri izan duten hirugarrenak) SALA DITZAKE GORROTO-DELITUAK EDO EUREN BERRI EMAN.

Gertaerari edo gertaerei buruz eduki ditzakezun datu guztiak jakinarazi, gertaerari buruzko informazio gutxi baduzu ere, ez kezkatu, eta jakinarazi ere:

Gertatu dena: deskribatu zer gertatu den, edozein xehetasun garrantzitsua izan daiteke, baita motibazio edo arrazoi posibleak ere, ezagutzen badituzu, zergatik aukeratu den biktima edo gauzak kaltetu diren (arraza, etnia, jatorria, erlijioa, hizkuntza, sexua edo generoa, orientazio sexuala, genero-identitatea, adina, ideologia, aniztasun funtzionala edo ezgaitasuna, gaixotasuna, pobrezia edo bazterketa soziala edo beste batzuk.

Noiz gertatu den: data, ordua, zehatz-mehatz ez badakizu, adierazi goizean, arratsaldean, gauean, asteko eguna ...

Non gertatu den: bide publikoak, etxea, ikastetxea, establezimendu publikoa, garraiobideak eta abar. Adierazi helbidea, izena, linea-zenbakia, ibilgailuaren kolorea ...

Saia zaitez parte hartzen duten pertsonak eta zenbat diren deskribatzen: gizona, emakumea, adina, altuera, gorpuzkera, ilea (kolorea, forma, luzera) eta gertakarien berri zeukaten beste pertsona, lekuko edo ezagutzailerik balego.

Adierazi zer esaten zuen parte hartu duen jendeak, zer hitz erabiltzen ziren.

Deskribatu nola jokatu duten: barre egin duten, iseka egin duten, iraindu duten, kontaktua egon den, bultzatu duten, seinalatu eta noski jo duten edo eraso egin duten eta nola eta zein objekturekin. ...eta abar.

Saiatu kontatzen nola sentitu zaren edo nola sentitu diren parte hartu duten pertsonak.