Cabecera contenido seccion calidad

Eduki publikatzailea

KKS jarraipena egiteko mekanismoak

    BARRUKOAK

    Prozesu bakoitzak zenbait kontrol-puntu ezartzen ditu aldez aurretik kritikotzat jo diren puntuetan, eta kontrol-puntu horien gaineko zuzeneko eta berehalako ikuskapena egingo dute zentroetan ardura hori dutenek. Hau da, kontrol puntualaren bidez prozesuaren integritatea bermatzeko aukera emango duten puntu kritikoak aztertuko dira.

    Kontrol-planak erabiltzean, barne-arauek agindutakoarekin bat ez datozen jardunak identifikatu eta konpondu ahal izango dira. Taula hauek islatuko dute ertzain-etxeetan garatutako bi prozesuetako betetze-ehunekoa:

     

    ​​​​​​​

     

     

     

    Barne-ikuskapenak funtsezko tresna dira sistemaren “osasun-egoera” aldian behin egiaztatzeko inplementatzen diren prozesuetan. Urtean behin egiten dira, eta ikuskatzen den unitateaz kanpoko adituek egiten dute barne-ikuskapena.

    Ondoren, atxiloketen prozesuetarako eta etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren kasuetan jarduteko prozesuetarako azken bost urteotako barne-ikuskapenen emaitzak biltzen dituen taula ikus daiteke. Taula horiek islatzen dute sistemaren betekizunen adostasun- eta betetze-ehunekoa.

    ​​​​​​​ 

     

     

     

     

     

    KANPOKOAK

    Erakunde batek ezarri duen kalitatea kudeatzeko sistemak ISO 9001 arauaren printzipioen arabera funtzionatzen duela modu sinesgarrian eta egiazkoan bermatuko bada, beharrezkoa izango da erakundearekin zerikusirik ez duen hirugarren erakunde batek egiaztatzea erakundearen funtzionamendua, antzematea egon daitezkeen disfuntzioak eta desadostasunak, eta, oro har, erakundeari oniritzia ematea, ISO 9001 adostasun-ziurtagiria emanez.

    Ertzaintzak ISO 9001 arauaren araberako bere funtzionamendua egiaztatzeko lanak AENORi esleitu dizkio, 2002. urtean Bilboko Ertzain-etxerako egindako lehen ziurtapenetik. Izan ere, Ertzain-etxe hori aitzindaria izan zen Ertzaintzaren barruan kalitatea kudeatzeko sistema hori inplementatzen.

    Une horretatik aurrera, eta Ertzaintzaren beste zentro batzuetara hedatu ostean, 2008an lortu zen Ertzaintzaren gainerako prozesuetarako adostasun-ziurtagiria, betiere irismenaren barnean hartzen ziren prozesuetarako. Egun horretatik aurrera hiru urtean behin berritu da ziurtagiria.

    Era berean, eta Polizia Zientifikoaren kasu espezifikorako, behar-beharrezkoa izango da beste erakunde independente batek egiaztatzea Polizia Zientifikoaren instalazioak eta ekipamenduak bat datozela haien kalitatea eta segurtasuna arautzen duten arauekin; izatez, Polizia Zientifikoaren lan-metodoek laborategiak eta doitasunezko lan-materiala erabiltzea eskatzen dute. Ertzaintzak ENAC, Egiaztapenerako Erakunde Nazionala, aukeratu du bere laborategiak, tresneriak eta langileak ISO/IEC 17025 arauaren araberakoak diren egiaztatzeko, inpartzialtasunez, zorroztasunez eta egiazkotasunez.

     

     

    Ertzaintzak erabiltzaileei etengabe egiten dizkie inkestak bere prozesu ziurtatu guztietan egindako zerbitzuekiko gogobetetasun-maila neurtzeko. Hartara, atxilotzeko prozesuetan, abokatuen eta atxilotutako pertsonen iritzia baloratuko da, eta, EI/GI kasuetan jarduteko prozesuetan, biktimen gogobetetasuna neurtuko da. Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen jarduteko prozesuetako eta Polizia Zientifikoaren Unitatearen jarduteko prozesuetako gogobetetasunaren kudeaketa, aldiz, haien zerbitzuak eskatzen dituzten beste unitate batzuetako langileen gogobetetasun-inkesten bidez neurtzen da.

    Kasu guztietan inkesta anonimoak eta borondatezkoak dira, eta inkesta erantzun dutenek prozesu bakoitzean barnean hartzen diren zenbait alderdiri buruzko iritzi eta balorazio librea egin ahal izango dute inkesta horietan.

    Puntu hori funtsezkoa da etengabeko hobekuntzako sistemetan; izan ere, zerbitzuen azken erabiltzaileen iritzia oinarrizkoa eta funtsezkoa da zerbitzuen hobekuntzan eragiteko eta kalitatea handitzeko.

    Sakatu esteka hau etxeko indarkeriako eta genero-indarkeriako kasuetan jarduteko prozesuko gogobetetasun-inkesten xehetasunak eta emaitzak ikusteko.

     

    Etxeko indarkeriako eta genero-indarkeriako kasuetan jarduteko prozesua – Biktimen gogobetetasuna

    Etxeko indarkeriako eta/edo genero-indarkeriako kasuetan jarduteko prozesuan, Ertzaintzaz kanpoko langileek egiten dituzte gogobetetasun-inkesta anonimoak eta borondatezkoak; zehazki, lan hori telefono bidez egiteko kualifikazio profesionala duten langileek egiten dituzte. Inkesten emaitzak Ertzaintzaren sistema informatikoan erregistratuta geratzen dira, eta biktimek hobe daitezkeen alderdiei buruzko beren gogoetak egin ditzakete, eta gogoeta horiek ere behar bezala biltegiratu, aztertu eta tratatuko dira.

    Inkestak bi biktima kolektibori egingo zaizkie:

    Hemen saka dezan zehatz sail honen sartzeko