Cabecera contenido seccion politica igualdad

Eduki publikatzailea

Ertzaintza: Equidad e Igualdad de Género-eu

Berdintasun-politika

ERTZAINTZA: EKITATEA ETA GENERO BERDINTASUNA

Ertzaintzaren polizia-kidegoan %12,6 emakumea da; horrela, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) agindua betetzeko eta Eusko Jaurlaritzak emakume eta gizonen berdintasunerako onesten duen legegintzaldi bakoitzeko planarekin bat etorriz, egungo 2017/2020 Plan Estrategikoan, “Pertsonei” buruzko 3. ardatz estrategikoan, honako helburu hauek aurreikusten ditu:

Emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua sustatzea

Genero-ikuspegia sartzea Ertzainaren prozesuetan.

Azken batean:

  • Emaukume eta gizonen berdintasuna sustatzea
  • Genero-ikuspegia eguneroko lanean sartzea:
    • Banako desberdintasunak sartzeak
    • Aniztasuna
    • Eguneroko lanean sol sexistarik ez esleitzea

Ikusten diren dokumentuak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Planari dagozkio, Segurtasun Sailekoari, egungo legegintzaldirako, bai eta Urteko Planari ere. Bi horiek sailak bere gain hartutako konpromiso eta ekimenak zehazten dituzte, tratu-berdintasuna eta emakume eta gizonen aukera-berdintasuna jaso dituzten politiken garapenean laguntzen jarraitzeko. Osagarri gisa, Ertzaintzaren Berdintasun Taldearen urteko ekintza-plan berezia ere ikuska daiteke; hark esleitzen zaion jarduketaren baten xehetasuna ere jaso du. Plan horiek guztiak bat datoz Euskal Autonomia Erkidegoko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Planaren ardatz eta helburuekin; Plana Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak prestatzen du.

EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana

EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana (laburpena)

Segurtasun Sailaren Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana 2018-2021

Segurtasun Sailaren Emakumeen eta gizonen berdintasunerako urteko plana (laburpena)

Berdintasunerako lantaldearen 2020rako ekintzak eta helburuak

2019/06/27an, Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 5. aldaketa onetsi da. Besteak beste, alderdi berrienak honako puntu hauetan jasotzen dira:

  • Polizia-eredu berria sendotzea
  • Polizia-kidegoetan berdintasunezko neurriak eta emakumeen presentziarako neurriak sustatzea
  • Ertzaitnzan lanbide-karrera hobetzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 5. aldaketa (Testu osoa)

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren 5. aldaketa (Laburpena)

Urte hauetan, sexismoa tartean izan ez duten balio berriak eraikitzeko eta finkatzeko eta haiek botere-harremanetan dauden desberdintasunekin amaitzen laguntzeko, polizia-erakundetik zenbait alderdi lantzen ari dira, eta, haien artean, honako hauek nabarmendu behar dira, besteak beste: prestakuntza eta sentsibilizazioa, Ertzaintzan emakumeak sar daitezen sustatzea, hizkera ez-sexista erabiltzea, polizien arteko eta erakundeekiko elkarlanak, berdintasuna lortzeko bermatzaileak direnak edo emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko prestakuntza eta baliabideak.

Hizkera ez Sexista eta Berdintasunezkoa Erabiltzeko Gida

18/11/113ko Agindua, Segurtasun sailburuaren agindua, prebentzio-neurrien eta hainbat motatako jazarpen-kasuetan (morala, lanekoa, sexuala…) jarduteko prozeduraren arauketa

IRADOKIZUNAK

Berdintasunari buruzko iradokizunak postontzian egin daitezke; bertara bideratuko dira ekarpenak. Postontzia emakume eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten alderdiak aztertzeko baino ez da; ez da larrialdietarako postontzia eta bertan ez dira jasotzen herritarren bestelako informazio edo eskabideak.

igualdad@ertzaintza.eus