Cabecera contenido seccion denuncias online_eu

Diccionario Policial Bienvenida

Ongietorria

Lerro labur hauen bidez, Ertzaintzaren Hiztegi polizial berria aurkezten dizuegu, euskarazko siglengatik ezaguna, EPH (Ertzaintzaren Polizia Hiztegia).

Bi hamarkada baino gehiago igaro dira Segurtasun Saila polizia-terminologiaren arloko datu-base eleaniztuna egiteko lehen urratsak ematen hasi zenetik. Duela gutxi, datu-base honen edukia eta itxura etengabe berritzen ari gara, eta horixe da emaitza.

Aplikazio berri honek jatorrizko egiturari eusten dio. Terminoak bost hizkuntzatan eskaintzen dira (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana), eta hiztegiak polizia-gai orokorrei lotutako terminoak nahiz gure erakundeko kontzeptu espezifikoak jasotzen ditu.

b terminoarekin markatutako terminoak berriki berrikusi dira, eta gaur egun erabiltzea gomendatzen da. Era berean, aplikazio honek badu beste berritasun bat ere: terminoekin batera, testuinguruak ere erakusten dira, hau da, erabili diren benetako adibideak.

a09-p-diccionario-elhuyar

Hiztegia

Garbitu
Ez da erregistrorik aurkitu

Diccionario Policial Formulario

Terminoei buruzko iradokizunak postontzi honetan egin daitezke:

terminologia@seg.euskadi.eus