Eduki publikatzailea

  • Non jarri dezaket salaketa delitu baten biktima izan banaiz?

    Edozein ertzain-etxetan edo Ertzaintzak dituen Jendearentzako Arreta Postuetan.

    Horiek non dauden kontsulta dezakezu "Ertzainetxeak" helbidean edota larrialdietarako 112 telefono-zenbakira deituta.

    Kasu jakin batzuetan, zure salaketa internet bidez ere aurkez dezakezu, hemen helbidera joz.

    Zein delitu sala daiteke interneten bidez?

    Hauekin lotutako gertakariak sala daitezke: ondarearen kontrako kalteak (400 eurotik beherako balioagatik), agiriak eta efektuak galdu, lapurtu edo berreskuratzea, ibilgailuaren barruan eginiko lapurretak eta ibilgailuak lapurtu edo berreskuratzea, betiere pertsonen kontrako indarkeriarik egon ez bada, eta delitua egin dutenak identifikatuta ez badaude.

    Salaketa berretsi egin beharko da geroago, 72 ordu igaro baino lehen, Ertzaintzaren zentro batean.

    Zer izan behar dut kontuan delitu bat salatzerakoan?

    Lapurreta edo ebasketa jasan badugu gure etxean, ibilgailu batean, bulegoan edo edozein higiezinetan, ez dugu ezer ukitu behar Ertzaintza heldu arte, egon daitezkeen ebidentziak eta frogak ez ezabatu edo aldatzeko.

    Eraso fisikoa jasan badugu, osasun-zentroak idatzitako lesioen partea gorde beharko dugu, salaketan sartzeko.

    Sexu-erasoa bada, ezinbestekoa da ez garbitzea ez gorputza ez arropa, auzitegiko espezialistek aztertu arte.

  • Zer egin behar dut etxeko indarkeriaren biktima banaiz?

    Ertzaintzaren ertzain-etxe guztiek langile espezializatuak dituzte etxeko indarkeria jasaten dutenei laguntza emateko.

    Ez izan zalantzarik eta joan hurbilen duzun ertzain-etxera zure kasua azaldu edo salatzeko.

    Ertzaintzak esku hartzeko eta babesteko neurriak ditu ezarrita biktimentzat, kasu bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.

  • Internet bidez eginiko delitu baten biktima edo lekukoa izan banaiz, nola sala dezaket?

    Ertzaintzaren ertzain-etxerik hurbilenera joan eta kasua azaldu behar duzu

    Gainera, atal honetan jasotzen diren gomendioak jarraitzea komenigarria da "Web-eko zerbitzuak > Delinkuentzia informatikoaren aurkako prebentzioa > Salaketa"

    Zure asmoa ez bada delitu bat salatzea baizik eta informazioa ematea, delinkuentzia informatikoan espezializatuta dagoen Ertzaintzako taldearekin harremanetan jar zaitezke, helbide honen bidez: delitosinformaticos@ertzaintza.net

  • Non aurkez dezaket Ertzaintzak ematen dituen zerbitzuetakoren batekin lotutako iradokizuna edo hobetzeko proposamena?

    Ekinbide Herrizaingo Sailaren organoa da eta organo horren ardura da herritarrek helarazitako ekimenak jaso, aztertu eta bultzatzea, Ertzaintzak ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

    Ekimena proposatu nahi duen edozein pertsonak hainbat bide erabiliz egin dezake. Guztiak atal honetan bilduak daude "Ekinbide > Ekimen bat izapidetzeko egin beharrekoa"

  • Garrantzitsua al da UNE-EN ISO kalitate-ziurtagiri eta -egiaztagiriek Ertzaintzaren lan-prozedurak abalatzea?

    Bai, garrantzitsua da.

    Ertzaintza zerbitzu publikoa da eta, zerbitzu publikoa den aldetik, kalitate-mailak hobetu behar ditu herritarrei ematen dizkien zerbitzuetan.

    UNE-EN ISO kalitate-ziurtagiriak eta -egiaztagiriak kanpo-erakundeek egiten dituzte, hau da, Ertzaintzakoak ez diren erakundeek eta, beraz, beharrezko inpartzialtasuna daukate.

    Laguntza handia dira etengabeko hobekuntzaren helburua lortzeko.

    Ertzaintza aitzindaria izan da polizia-erakundeen artean bere lan-sistemak ikuskaritzen pean jartzen, bai barnekoak, bai kanpokoak eta independenteak, eta ziurtagiria lortu du hainbat prozesu kritikotan.

  • Zer egin behar dut Ertzaintzaren parte izateko?

    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak oposizioak edo oposizio-lehiaketak deitzen ditu aldizka, eta eskatutako betekizunak betetzen dituzten herritar guztiak aurkez daitezke deialdi horietara.

    Sartzeko baldintza eta prozesuei buruzko zehaztasunak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren atarian kontsulta daitezke.

  • Zein izapide egin behar dira baimendutako manifestazio bat burutzeko?

    Manifestazioek eta kontzentrazioek ez dute behar aurretiazko baimenik.

    Hala ere, beharrezkoa eta nahitaezkoa da horren jakinarazpena egitea aurrerapen nahikoaz.

    Baldintzak bilera-jakinarazpenaren galdetegian aurki daitezke. Horiek atal honetan daude "Izapideak > Manifestazio edo bilera jakinarazpena".

  • Zer egin behar dut delitu baten biktima izan banaiz?
    • Jakinarazi 112 telefono-zenbakiaren bidez edo aurrez aurre Ertzaintzaren egoitza batean. Gertatutakoaren arabera, zer egin behar duzun adieraziko dizute.
    • Garrantzitsua da non zauden eta/edo egintza non gertatu den adieraztea.  
    • Egilea edo egileak ikusi ahal izan badituzu, gogoan hartu gero aurkitzea/identifikatzea erraztu dezaketen xehetasunak: ilea, gorpuzkera, jantziak, oinetakoak, tatuajeak, orbainak, ibilgailuaren matrikula-plakak, zein norabidetan alde egin duen…
    • Beste pertsona batzuek gertatutakoa ikusi ahal izan dutela ohartu bazara, patruila iritsi arte itxaroteko eskatu edo harremanetarako telefono-zenbakia eskatu.
    • Eraso bat jasan baduzu edo tratu txarra jaso baduzu, eta erasotzailea gertu badago, saiatu konfiantzazko bizilagun baten etxean edo lokalen batean babes hartzen, edo, kalean bazaude, oihu egin eta laguntza eskatu. Lehenbailehen DEITU 112ra, EDO NORBAITI ESKATU DEITZEKO!
    • Jarraian, irakurri biktima gisa dituzun eskubideei buruzko informazioa
    ¿Qué derechos tengo si soy víctima de un delito?

    Podrá ejercitar los siguientes derechos desde el primer contacto con cualquier funcionario policial o judicial:

    • Derecho a estar acompañada en todo momento de la persona que usted desee.
    • Derecho a ser atendida en dependencias dispuestas de modo que se evite el contacto directo entre Ud. y sus familiares y el sospechoso de la infracción o acusado.
    • Derecho a interponer denuncia y obtener una copia de la misma, y, en su caso, a ser informada del procedimiento para interponerla.
    • Derecho a facilitar los elementos de prueba que considere oportunos.
    • Derecho a la asistencia de intérprete cuando no entienda o no hable ninguna de las lenguas oficiales. En este caso también podrá solicitar una traducción escrita de la copia de la denuncia presentada.
    • Derecho a conocer el procedimiento para obtener asesoramiento y defensa jurídica y, en su caso, condiciones en las que pueda obtenerse gratuitamente.
    • Derecho a la devolución sin demora de los bienes restituibles de su propiedad que hubieran sido incautados, salvo que perjudique el correcto desarrollo del proceso.

    Una vez interpuesta y ratificada la denuncia en Comisaría, será informada de sus derechos en calidad de denunciante.

    Existen otros derechos asistenciales en los ámbitos jurídico, psicológico y social cuya información podrá obtener en el Servicio de Asistencia a la Víctima y/o en el Juzgado.

    OFICINAS DE ATENCIÓN A LAS VÍCTIMAS DE LA CAPV:

    • Araba/Álava:

      Palacio de Justicia de Vitoria-Gasteiz.

      Avenida de Gasteiz 18.

      01008 Vitoria-Gasteiz

      Teléfonos: 945004895

      900180414 (gratuito)

    • Bizkaia:

      • Palacio de Justicia de Bilbao.

        Calle Ibáñez de Bilbao 3-5

        48001 Bilbao

        Teléfonos: 944016487

        900400028 (gratuito)

      • Palacio de Justicia de Barakaldo.

        Calle Plaza Bide Onera s/n

        48901 Barakaldo

        Teléfonos: 944001031

        900400028 (gratuito)

    • Gipuzkoa:

      Palacio de Justicia de Donostia – San Sebastián.

      Plaza Teresa de Calcuta 1

      20012 Donostia-San Sebastián

      Teléfonos: 943000768

      900100928 (gratuito)

    Horario de atención de las oficinas:

    Mañanas: De lunes a viernes, de 08:30 a 15:00 h.

    Tardes: Martes y miércoles, de 16:30 a 19:00 h.

    Julio y agosto: De 08:00 a 15:00 h.

    APERCIBIMIENTOS LEGALES:

    Se informa de que la interposición de una denuncia falsa o simulación de delito conlleva responsabilidad penal, tal y como se recoge en los arts. 456 y 457 de la Ley Orgánica 10/1995, del Código Penal:

    Art. 456. Los que, con conocimiento de su falsedad o temerario desprecio hacia la verdad, imputaren a alguna persona hechos que, de ser ciertos constituirían infracción penal, si esta imputación se hiciera ante funcionario judicial o administrativo que tenga el deber de proceder a su averiguación.

    Art. 457. El que, ante alguno de los funcionarios señalados en el artículo anterior, simulare ser responsable o víctima de una infracción penal, o denunciare una inexistente, provocando actuaciones procesales.