Cabecera contenido seccion odio discriminacion

Eduki publikatzailea

Nor eta zertarako salatu?

Nor eta zertarako salatu?

Gorroto-delitua bereziki larria da ez soilik biktimengan izan dezakeen eragin sakonarengatik, bere identitateari eta duintasunari zuzenean eraso egiten diolako, baizik eta identifikatzen den taldeko gainerakoei mehatxu-mezu bat bidaltzen dielako, bake soziala arrisku larrian jarrita.

Gertaera horiek salatzeak egileak identifikatzen laguntzen du eta beharrezko segurtasuna ematen du pertsona guztiek askatasun osoz eta baldintza berdinetan beren eskubideak gauzatu ditzaten.

Biktima eta kide den taldeak babestea, egile bakoitza edo antolatutako taldeak identifikatzea eta jazartzea, baita prebentzio-neurriak ezartzea ere, ez da posible biktimak eta horrelako delituen, gertakarien edo intolerantzia-jokaeren jakitun diren pertsonek Ertzaintzari eman diezazkioketen kexak eta informazioa eman gabe.

Gorroto-delituak jazartzeaz gain, Ertzaintzak gertaerak ikertu behar ditu, biktimak, lekukoren batek, ertzainen batek edo beste eragile batzuek uste dutenean gertaerok intolerantzian oinarritzen direla edo adierazle edo zantzurik dagoenean zioa mota horretakoa dela uste izateko.