Cabecera contenido seccion TSH

Eduki publikatzailea

Violencia Machista - Trata seres humanos

Giza salerosketa (GS)

  • Giza Salerosketa XXI. mendeko esklabotza da, baita mundu osoan diru gehien mugitzen duten delituetako bat ere.
  • Gure ordenamendu juridikoan Giza Salerosketaren delitua Zigor Kodearen 177 bis artikuluan jasotzen da.
  • Beste hainbat kasuren artean, ez-zilegi penal hori egiten du inork pertsona bat indarkeria, larderia edo engainua erabiliz pertsona bat erakartzen, lekualdatzen, hartzen edo garraiatzen duenean honako helburu hauetako batekin:
    • Zerbitzu behartuak, esklabotza, morrontza, eskaletasuna.
    • Delitu-jarduerak egiteko esplotazioa.
    • Organoen erauzketa.
    • Behartutako ezkontzak.
    • Sexu-esplotazioa.
  • Ekintza bat giza salerosketatzat joko da adingabeekin egiten denean, nahiz eta Zigor Kodearen 177 bis artikuluan azaltzen diren bitartekoak ez erabili,
  • Giza Salerosketa delinkuentzia-modu larria da, pertsonak salgai huts gisa erabiltzen dira eta gauza bihurtzen dira, eta euren duintasuna eta askatasuna erabat mesprezatzen eta hausten dira.
  • Giza Salerosketaren biktima gehienak esklabo bihurtzen ari dira sexu-esplotazioaren mende jartzeko.
  • Ertzaintzak Plan Estrategiko bat garatu du gaitz horren aurka, sexu-esplotaziora bideratutako Giza Salerosketaren aurka borrokatzeko.
  • Delitua atzemateko asmoz, prostituzioa egiten den leku guztietara joatean datza prozedura.
  • Leku horietan txartelak eta diptikoak banatzen dira. Txartel eta diptiko horietan, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eta, hala, informazioa eskatzeko edo emateko dauden moduak azaltzen dira:
  • Planaren helburu nagusia da sexu esplotaziora bideratutako Giza Salerosketaren biktimak babestea, eta horretarako, haiek askatzea eta laguntza orokorreko baliabide batera bideratzea.
  • Adierazleek Giza Salerosketako egoerak agerian jar ditzakete, eta osotasunean baloratu behar dira. Jarraian aipatuko dira zantzu horietako batzuk. Zein hurrenkeratan azaltzen diren ez da garrantzitsua.
  • Ezin da askatasunez komunikatu lagunekin edo senideekin.
  • Giltzapetuta dago, mugitzeko askatasunik gabe, edo etengabe zaintzapean daukate.
  • Dirurik ez edo diru gutxi edukitzea. Bere irabaziak ezin ditu erabili, kontrolik gabeko zorrak dauzka.
  • Ezin die bezeroei edo zerbitzuei ezetzik eman.
  • Tratu txarren eta abusu psikologiko, fisiko edo sexualen zantzuak dauzka.
  • Bakartuta, narrastuta, minbera, hunkibera agertzen da, ez da mintzatzera ausartzen, beste emakume batzuengandik urrun mantentzen da.
  • Herrian duela denbora luzean egon arren, ez du hizkuntza ezagutzen.
  • Nolanahi ere, zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Ertzaintzarekin ezbairik gabe, hori da biktimari laguntzeko modurik onena.
  • Zure lankideek, lagunek edo konfiantzako pertsonek jakin dezatela nora zoazen, zerbitzu bat hitzartu duzunean.
  • Mugikorrean erabil itzazu kokapen-sistemak, WhatsAppeko txatak eta mezuak, uneoro inork zu aurkitzeko modua izan dezan.
  • Zure mugikorrean aplikazio erabilgarriak instala itzazu, adibidez Alpify app-a edo Ertzaintzaren app-a.
  • Arriskuak saihestu. Susmorik txikiena badaukazu, ez onartu zerbitzua.
  • Tratu txarra jasan baduzu edo arriskuan zaudela sentitzen baduzu, jakinaraz iezaiezu zure konfiantzako pertsonei eta sala ezazu.
  • Edonolako larrialdi-egoeretan, deitu 112ra.
  • Zure ustez lagundu ahal badizugu, zu seguruago sentitzea lortu ahal badugu edo zure inguruko inor prostituzioan aritzera behartuta dagoela eta hari lagundu ahal badiogu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan Ertzaintzarekin.