Jardute-prozesua etxe- eta genero-indarkeriako kasuetan

Etxe- eta genero-indarkeriako kasu guztiak (EI/GI aurrerantzean), betiere indarreko zigor- eta prozesu-legediak ezarritako premisak errespetatuz, kalitatea kudeatzeko sisteman ezarritako betebeharren arabera lantzen dira.

EI/GI kasu batean egingo diren jarduera guztiak prozedura eta jarraibide operatiboen bidez aurreikusita eta garatuta daude, eta gauza gutxi uzten dira agente jarduleen nahiaren mende; horrenbestez, babes eta laguntza osoa ematen zaie horrelako delituen biktimei, haien segurtasunaren bermean eragina izan dezakeen ezein alderdi alde batera utzi gabe.

Hala, EI/GI kasu baten berri izaten denetik biktimaren aurkako erasotzailearen indarkeria oro eten arteko guztia dago prozesu horren barruan. Prozesuko urrats guztiak betetzen direla egiaztatzeko, zenbait kontrol-puntu ezarri dira prozesuaren berrikuste egokia egiaztatzearren, eta, horrenbestez, ahalik eta segurtasun-bermerik handiena ematen zaie EI/GI biktimei.

Egin klik hemen etxe- edo genero-indarkeriako kasuetako jardute-prozesuaren diagrama eta kontrol-puntuak ikusteko.