Sistemaren dokumentazioaren kudeaketa

ISO 9001 arauan oinarritutako kalitatearen kudeaketa-sistemak nahitaezkoa du dokumentazio osoa eta zehatza izatea, eguneratuta egotea, eta geroago prozesuaren zati operatiboan kontuan hartuko diren alderdi guztiak jasotzea hartan. Ertzaintzaren kasuan, hainbat jarraibide, prozedura, dokumentu eta formatu daude ezarrita, eta haietan idatziz jasotzen da nola jokatu behar duten agenteek prozesu bakoitzean.

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAREN DOKUMENTAZIOA
Prozedura: Erakundeko pertsona batek edo batzuk, erakundearen jarduera multzo bat nola egin deskribatzen duen dokumentua
Instrukzioa: Prozedura jakin baten dokumentu osagarria; bertan, zehatz-mehatz eta osorik deskribatzen da prozesuan zehaztutako jardueraren bat
Formatua: Kalitate-sistemarekin lotutako informazioa erregistratzeko eta jakinarazteko erabiltzen den eredu edo euskarria
Dokumentuak: Eskuliburuak, araudiak, irizpideak, aginduak, eta abar, KKSren euskarri eta osagarri direnak