Zer da delitu informatikoa?

"Delitu informatikoa", "ziberdelitua", delitu telematikoak"… izen asko ezar dakizkieke nola edo hala oinarrizko bi osagai dituzten gertakariei: delitu bat eta informatikaren erabilera.

 

Delitu informatikoa, beraz, delituzko ekintza bat egiteko informatika erabili denean esango diogu, informatika bai bitarteko gisa eta bai delituaren helburu gisa erabili denean, hain zuzen ere.

 

Dena dela, normalean "delitu informatiko" gisa izendatuko ditugun delituzko ekintzak kode penalean jasota egon behar dira. Kode penalean, ez dugu informatikako delitu horiei buruzko titulu edo kapitulu zehatzik aurkituko, babestu nahi den ondasun juridikoari eskainitako tituluaren barruan jasota baitago ekintza bakoitza.

 

Horrela, informatika erabilita egin daitezkeen delituak kode penaleko hurrengo atal hauetan aurkituko ditugu:

 

Delito informatico
  • Mehatxuak
  • Sexu jazarpena
  • Exhibizionismoa eta sexu jazarpena
  • Prostituzioa eta adingabekoak galbideratzea
  • Sekretuak ezagutaraztea eta agerraraztea
  • Kalumniak
  • Irainak
  • Lapurretak
  • Estortsioa
  • Iruzurrak
  • Jariakin elektrikoekin edo antzekoekin iruzur egitea
  • Kalteak
  • Jabetza intelektuala
  • Merkatua eta kontsumitzaileak
  • Faltsutasunak 
  • Moneta eta efektu tinbratuak faltsutzea
  • Konstituzioak bermatzen dituen oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak
  • Ondarearen aurkako faltak