Segurtasun Pribatua

SEGURTASUN PRIBATUKO ENPRESETARAKO KOMUNIKAZIO ZERBITZUA

 

Segurtasun Enpresetarako Zerbitzua

 

Zerbitzu hau Segurtasun Enpresetarako baino ez da; horrenbestez, berau erabiltzeko erregistratuta egotea beharrezkoa da.

 

Erabiltzaile erregistratua bazara,,hemen sakatu.

 

Erabiltzaile erregistratua ez bazara, zerbitzu honetan sartzeko eska dezakezu, Alta Emateko Eskabidea betez.Horretarako, Izenpek eginiko ziurtagiria izan beharko duzu, NAN elektronikoarena, FNMT edo Camerfirma..

 

Eskabide horretan, lehenengo, eskatzailearen datuak adierazi beharko dituzu eta, gero, Alta hautatu Eragiketa Mota atalean.
 

"Enpresa" edo "Pertsona" aukeratu beharko duzu "Erakunde Mota" eremuan, eskatutako sarbidea edo sarbideak norentzat diren kontuan hartuta. Aukeratutakoaren arabera, jarraian, "Erabiltzailearen xehetasuna" taldeko gainerako eremuak bete beharko dituzu.

 

Eremu horiek bete eta gero, eskuinerantz seinalatzen duen gezia sakatuz, eskatutako erabiltzailea sartuko da Eskatutako Eragiketak laukian.

 

Prozesu hori errepikatu beharko duzu, egin nahi duzun alta-eskabide bakoitzean. Nahi diren erabiltzaile guztiei buruzko informazioa sartu eta gero, Eskatu botoia sakatu beharko da. Botoi hori beheko aldean dago, eskuinaldean.


Baimendutako erabiltzaile baten baja eskatzeko, mesedez, jo ezazu  Baja Emateko Eskabidera Baja hautatu Eragiketa Motan, eta Alta Eskabidean bezala jarraitu.
 

Aplikaziora ziurtagiriaren bidez sartzeko arazoren bat baldin baduzu edo erroreren bat gertatzerakoan, sakatu hemen.

Segurtasun pribatuan sartzeko arasorik baldin baduzu, klikatu hemen.

 

Segurtasun Pribatuko oinarrizko legedia

 

Hauek dira segurtasun pribatuaren eremua erregulatzen duten arau nagusiak:

  

Segurtasun Pribatuaren Legea

 

207-2014 Dekretua (Euskadiren eskumenak)

 

Orden sobre empresas de seguridad privada

 

Orden sobre medidas de seguridad en establecimientos

 

Orden sobre personal de seguridad

 

Reglamento de seguridad privada

 

Orden sobre sistemas de alarma

 

Dekretua, Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoarena

 

BOE Moratoria 07.08.2013