Billeteen ezaugarri orokorrak

Zazpi (7) billete ezberdin daude. Baliorik txikienekoei "izendapen baxukoak" deritze, eta baliorik handienekoei, ostera, "izendapen handikoak".

 

Billete bakoitzak historiako garai bat irudikatzen du. Horretarako inprimatutako irudi batzuk dituzte:

  • Aurrealdean, "ate eta leiho" irudiak.
  • Atzealdean, "zubi" irudiak.

IZENDAPEN BAXUKOAK

IZENDAPEN HANDIKOAK

5 Euro "KLASIKOA" 50 Euro "BERPIZKUNDEA"
10 Euro "ERROMANIKOA" 100 Euro "BARROKOA ETA ROKOKO"
20 Euro "GOTIKOA" 200 Euro "BURDINAREN ETA KRISTALAREN ARKIT. GARAIA"
    500 Euro "XX. MENDEKO ARKITEKTURA GARAIKIDEA"

 

Billete guztiek dituzten beste ezaugarri batzuk:

  • Monetaren izena hizki latinoz eta grekoz idatzita.
  • Europako Banku Zentralaren inizialak bost (5) hizkuntz aldagaitan.
  • "Copyright" ikurra.
  • Europako Banku Zentraleko presidentearen sinadura, "Willem F. Duisenberg".
  • Europar Batasuneko bandera.

 

Caracteristicas de los billetes