Salaketa

"Delitu informatiko" baten biktima izan zarela uste baduzu eta salaketa jarri nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta zoaz gertuen duzun ertzain-etxera, berehala artatuko zaituzte.

Salaketa jartzerakoan hau izan behar duzu kontuan:

  • Ez ahaztu legez kanpoko gertakariei buruzko dokumentazio guztia aurkeztu behar duzula, garrantzirik ez dutela uste baduzu ere.
  • Ahal baduzu, egizu kopia bat euskarri digital batean (disketea edo cdr) emandako datuekin, posta elektronikoekin, argazkiekin, etab.
  • Posta elektronikoei dagokienez, oso garrantzitsua da goiburuetan agertzen den informazioa; beraz, ezin baduzu horien kopiarik egin, komenigarria da orri batean goiburuko datu horiek jasotzea eta eranskin gisa aurkeztea.
  • Sakelako telefonoetara bidalitako mezuak badira, aurkeztu testu osoa.
  • Zure salaketa era horretako delituetan adituak diren langileek aztertuko dute beti. Hori dela-eta, Ertzaintzak, Ikerkuntza Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitatearen barruan, arlo horretan aditua den talde bat du. Talde horretan arlo juridikoetan zein teknikoetan heziketa zehatza duten eta ikerkuntza kriminalean esperientzia duten pertsonak daude. Talde horri Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusia deritzo (SCDTI).
  • SCDTIko agenteek, teknologia berriekin eta internetekin zerikusia duten delituak antzemateko eta ikertzeko zereginean, estaldura ematen diete Ertzaintzak arlo horretan egiten dituen jarduera guztiei.