Atxiloketa-prozesua

Kalitatea Kudeatzeko Sistemak pertsona atxilotuaren eskubideen bermea eta segurtasuna hobetzen du; hala, jarduera guztiei kontrolak eta erregistroak eransten dizkie; gainera, sistemak atxilotzez arduratzen direnen segurtasun pertsonala eta juridikoa bermatzen du.

 

Sistemak agente inplikatuen jarduerak prozedura batean zehaztu eta kontrolatzen ditu, delitua hauteman eta ustezko egilea atxilotzen den unetik Agintaritza judizialaren esku jartzen dutenera arte; tartean honako hauek daude: joan-etorriak, poliziaren bulegoetan zaintza, izapideak egitea, elikatzea, egoera psikofisikoa, etab.

 

Sistemak indarrean dagoen legeria betetzen dela bermatzeaz gain, plus bat lortzen du dauden bermeei buruz. Horretarako, hiritarrei gehieneko bermea eskainiko dien lan-prozedura inposatzen du.

 

Sistema indarrean dago 2001. urtetik Bilboko ertzain-etxean eta 2003tik Ertzaintzaren ertzain-etxe guztietan. Lehenengo ziurtagiria 2002koa da eta azkeneko berriztapena 2008ko apirilekoa.

 

Hartutako bermeak eta konpromisoak:
Pertsona bat atxilotzen denean, esparru demokratikoan gizaki izateari atxikitako funtsezko eskubide bat mugatzen da: askatasuna. Horregatik, Legean aurrez ikusitako irizpideekin bat atxilotzeko betebeharra betez, pertsona atxilotuaren eskubideak bermatu behar dira, 4/1992 Legeak, uztailaren 17koak, Euskal Herriko Poliziari buruzkoak, xedatutakoari jarraiki. Kode deontologikoari dagokion atalean, 36. artikuluan hala dio: "Euskal Herriko Poliziaren kideek pertsona atxilotuen edo beren babespean dauden pertsonen bizi eta segurtasuna zainduko dute eta ohorea eta duintasuna, baita legez dagozkien eskubideak ere errespetatuko dituzte".

Horretarako, Sistemak berak inposatutako bermeak eta konpromisoak ditu, pertsonaren atxiloketaren inguruan gertatzen diren jarduera guztiak Ertzaintza-hiritar erlazio-dinamikan puntu kritiko bihurtzen direlakoan.

Hartutako azken baldintza edo konpromisoen artean honakoak aipatu behar dira:

- Inkomunikazio-erregimenean pertsona atxilotuen laguntzarako koordinazio-protokoloa.
- LMEIren auzitegiko protokolo medikoa.
- Inkomunikazio-erregimenean dauden atxilotuen familientzat arreta-zerbitzua.
- Pertsona atxilotuen bideo-grabaketaren sistema; leotzetako zonen espazio komunak sartuak daude.
- Inkomunikazio-erregimenean dauden pertsonen galdeketak grabatzea.

 

Kalitate Sistema eta Protokoloak tortura Prebenitzeko Europako Batzordean aurkeztu dira.
 

Halaber, txosten desberdinetan aipatu da, adibidez 2008. urteko Nazioarteko Amnistiaren txostenean. Horretan honakoa aipatzen da: "Nazioarteko Amnistiak atsegin handiz hartzen ditu Euskal Herriko polizia autonomikoak (Ertzaintzak) onartutako neurriak; izan ere, besteak beste, atxiloketan kalitatea kontrolatzeko mekanismoak (arreta handiz zaintzen diren prozedura zehatzak) sartu ditu eta bideo-kamerekin grabatzen dira ertzain-etxeen zona zabalak".
Halaber, Ertzaintzak «kalitatea kontrolatzeko» sistema erregulatzailea du eta pertsona atxilotuei galdeketa konfidentziala betetzeko aukera ematen die, zaindu zaien bitartean esperientzia azaltzeko. Kalitate-arauak hausten direnean, ikertu egiten dira".

Bideo-kamerarekin grabatzeari dagokionez:
2005eko urritik Ertzain-etxe guztietan bideo grabaketa digitalaren sistema automatizatua ezarri zen eta pertsonen mugimenduak hauteman eta grabatzen ditu atxilotuaren egonaldiaren 24 orduz polizia-zentroetan, kamerak deskonektatzeko edo Sistema eteteko aukerarik gabe.Kamerak leotz-zonan atxilotuen zirkulazio-eremu guztiak (sarrerako zona, irteerakoa eta korridoreak leotz-zonan) kontrolatzeko eta grabatzeko instalatuak daude.
Bideograbaketaren sistema kontrolatzen duen ekipo informatikoa gela batean kokatuta dago eta langile baimenduentzat sarrera mugatua da. Irudiak disko gogorrean gordetzen ditu eta, gainera, segurtasun-kopia egiten da.

 

Atxilotze-prozesuaren prozedura eta instrukzio bereziak:
Lehen adierazi den bezala, prozesu guztientzat prozedura komunak daude eta beste batzuk bereziak prozesu zehatzarentzat. Ondoren atxiloketaren prozesu batzuk aipatzen dira.

Atxiloketa-prozesuaren kontrola: txiloketa-prozesua gauzatzeko orduan, izapideak definitzen dituen prozedura egindako atxiloketa guztietan zehaztutako guztia betetzen dela bermatzeko.

 

Kanpoko atxiloketen tratamendua: atxiloketa-prozesua Ertzaintzaren kanpoko arrazoiengatik sortzen direnean (hala nola atxilotzeko agindu judizialak), jarduera-modua arautzen izapideak deskribatzen ditu.

Alde interesatuen asetze-mailaren eboluzioa: jarduerei buruz pertsona atxilotuen eta abokatuen informazioa lortzeko prozedura hurrengo helburuekin:

• Atxiloketa-prozesuan Ertzaintzak eskainitako erantzunarekin asetze-maila orokorraren eboluzioa denboran aztertzea.
• Galdeketaren bidez baliozta daitezkeen atxiloketa-prozesuaren alderdiei buruzko asetze-maila aztertzea.
• Interesatuek iradokitako hobekuntza-eremuak hautematea eta dagozkion ekintza-planak inplementatzea.
• Maila horiek erakundearen multzoari hedatzea.

Operazio-instrukzioek honako alderdiak garatzen dituzte: barruko eraginak, delituaren edo "in fraganti" hutsaren ala ikerketaren ondoren egindako atxiloketak, egindako atxiloketa guztien atxiloketaren praktika materiala, pertsona atxilotuak eramateko izapideak, ertzain-etxean sartzearekin zerikusia duten jarduerak, eskubideak irakurri eta aplikatzea, pertsona atxilotuen liburuan egindako erregistroak, agenteen, pertsona atxilotuen eta hirugarren pertsonen segurtasuna bermatzeko gorputz-araketa egiteko modua, pertsona atxilotuak eramaten dituen objektuak lortzea, frogatzat erabil badaitezke, laguntza letratuaren eskubidea bermatzeko pertsona atxilotuari laguntza letratua eskaintzearekin zerikusia duten alderdiak, atxiloketa-gertaera eta zaintza-tokia familiari edo nahi duen pertsonari jakinaraztea, pertsona atxilotuari laguntza medikoaren bermea atxilotuak behar duenean, habeas corpusa eskatzea edo pertsona atxilotuen botoa emateko eskubide aktiboa. Beste batzuek oinarrizko edukiak dituzte hurrengoei buruz: Ertzaintzaren agenteek

, pertsona atxilotuaren aitorpena, pertsona atxilotuen ezaupide polizialak eta laginak hartzeko modua, identifikazio-saioak, atxiloketa agintaritza judizialari jakinaraztea eta atxiloketa eta argiketa amaitzea eta pertsona atxilotuen liburua ixtea. Halaber, polizia-bulegoetan pertsona atxilotuaren zaintzan zehar egin beharreko jarduera guztiak zehazten dira, baita Legeak ustezko berezietan adierazten duen jarduera ere, adin txikikoarentzat atal bereziarekin.Era berean, besteak beste, pertsona atxilotuaren janari-zerbitzua eta norberaren garbitasunarekin zerikusia duten gaiak zehazten dituen instrukzioa dago.