Kalitatearen politika

Kalitatea Kudeatzeko Sistema ISO 9001:2008 arauaren baldintzetan oinarrituta ezartzea erabaki duten erakundeek nahitaezkoa dute Kalitatearen Politika izatea, eta ziurtatzea erakundeko langile guztiek, haren berri izateaz gain, ondo ulertzen dutela. 

Kalitatearen politikak bezeroek espero dutenera eta kalitate-helburuekiko konpromisora bideratutako erakundearen misioa eta eta ikuspegia laburtu eta ezartzen ditu. Ezartzen duen erakundearen jomuga diren ildo nagusiak eta helburuak zehazten ditu.

Kalitatearen Politika argi eta zehatz adieraztea lagungarria izango da erakundearentzat, bere ahaleginak hobeto bideratu eta zuzentzeko, langile guztiak elkarlanean aritzeko, eta helburu berarekin lan egiteko: bezeroa gogobetetzea.

Ertzaintzaren Kalitate Politikak printzipio hauek oinarri hartu zituen:

  • Hiritarrari eskainitako arreta, zeren hiritarra Ertzaintzak burutzen duen zerbitzu publikoaren ardatza eta motiboa baita.
  • Giza-kapitalaren aldeko apustua, bere inplikazio, trebakuntza eta garapenarekin. Izan ere, Euskal Gizartearen alde batek egiaztatu duen onarpen elementu bereizgarri bat Ertzaintzaren profesionaltasuna  da.
  • Baliabideen optimizazioa eta sustatzea, prozesuen hobekuntzaren eta kudeaketaren bitartez.
  • Ertzaintzak hiritarrekin dituen ekintza guztien homogeneotasuna, lekua, agentea edo polizia-ekintzaren hartzailea nor den albo batean utzita.