Lehergailuak indargabetzeko unitatearen jardute-prozesua

Kasu honetan Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen (LIU) eta Informazio eta Terrorismoaren Aurkako Alorraren jarduera guztiak garatu eta ziurtatu dira, zehazki.

AENOR-EN UNE-EN ISO 9001:2008 ARAUAREN BIDEZ ZIURTATUTAKO PROZESUAK AENOR
Prebentzio-jarduerak
Jarduerak lehergailuekin
Bolborategia
X izpiak

LIUren jardueretarako Kalitatearen Kudeaketa Sistema 2004. urtean hasi zen eta 2006. urtean ezarri. 2008ko apirilean ziurtatu zen jada beste prozesuetan ezarritako oinarri berdinak erabiliz eta jardueraren beraren zehaztasunak kontuan hartuta. Urtero barruko eta kanpoko ikuskaritzen bidez behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzen da.

Sistemari esker Unitateko arduradunak gaituak eta trebatuak daude kalitatearen tresnak, metodologiak eta jarraibideak erabiltzeko eta etengabeko hobekuntzara bideratutako kultura garatzen da.