Polizia zientifikoaren unitatearen jardute-prozesua

Polizia zientifikoaren unitatea 1990ean sortu zen, eta ENFSI (European Network of Forensic Science www.enfsi.eu) erakundeko kide da 2006tik. Era berean, 2006. urte horretan, Kalitatea Kudeatzeko Sisteman sartzen hasi zen, eta, gaur egun, prozesu hauek dauzka ziurtatuta edo egiaztatuta.

AENOR-EN UNE-EN ISO 9001:2008 ARAUAREN BIDEZ ZIURTATUTAKO PROZESUAK AENOR
Aztarnak kudeatzeko prozesua
Ezaupide fisionomikoak tratatzeko prozesua

 

ENAC-EN ISO/IEC 17025:2005 ARAUAREN BIDEZKO EGIAZTAPENAK ENAC ENAC
Pertsonak identifikatzeko atala: identifikazio lofoskopikoa konparazio bidez
Genetika forentsearen atala: odola, semena, listua, hondar organikoak. ADN profilen konparazioa
Dokumentoskopia eta Grafistika atala: € diru-papera egiazkoa ala gezurrezkoa den erabakitzea
Lofoskopia atala begizko ikuskapenean: hatz estariak errebelatzea azterketa eta/edo tratamendu lofoskopikorako

Hemen klik eginez ikus daiteke zein den polizia zientifikoaren egiaztapenen egungo egoera.

Bestalde, gaur egun beste prozesu batzuk garatzen ari dira, etorkizun hurbilean ziurtatzeko eta/edo egiaztatzeko.

Prozesu horiek honako hauek dira: saioen kalitatearen plangintza eta haren kontrola; ADN kasuen tratamendua; identifikazio-kasuen tratamendua; polizia-ezaupide dekadaktilarren eta ahur-ezaupideen tratamendua, bai eta ezaupide fisionomikoena ere; txostenak eta aztarnak jasotzea, baliozkotzea eta igortzea; ekipoen eta instalazioen kudeaketa, eta ordena eta garbiketa, egindako tratamenduen kalitatea bermatzeko; lekua aprobetxatzea; eta eraginkortasuna nahiz segurtasuna hobetzea.