Kronograma

1999. urtean Kalitate Kudeaketa Sistemaren barruan lehenengo prozesuaren garapena hasi zen, UNE-EN ISO Arauan oinarrituta; Sailak xede horrekin atxilotze-prozesua hautatu zuen, hau da, atxiloketaren eta pertsona atxilotuaren inguruan izandako jarduera-multzoa. Horretarako, abiapuntu bezala Segurtasun Sailburuordearen 29. Instrukzioa hartu zen eta arauaren baldintzak aplikatu zitzaizkion, organismo eta erakunde desberdinen (hala nola Arartekoa, Emakunde, Osakidetza, etab.) konpromisoez eta gomendioez gain.

1999-2000: arauan xedatutako baldintzak betetzeko, ISO araudiaren alderdiak aztertu eta landu ziren, Kalitate Politika, kalitatearen eskuliburua, prozedura eta instrukzio operatiboak, etab. definitu ziren. Era berean, informatikan eta bestelako mailatan hautemandako beharrei aurre egiteko lan egin zen. Era berean, informatika-arloan eta erregistroen nahiz datu-baseen automatizazio-arloan detektatutako beharrei aurre egiteko lan egin zen.

2001: Sistema Bilboko ertzain-etxean zabaldu eta ezartzea, unitate pilotu bezala aukeratu baitzen. Urtean zehar, hainbat arazo zeudela ikusi zen, eta konponbide egokia eman zitzaien. Lehenengo barruko auditoriak egin ziren eta Sistema kontrolatu eta berraztertzeko plana abian jarri zen.

2002. urteko lehenengo seihilekoa: zehaztutako epeak igarota eta Sistemaren ezarpen egokia behatuta, AENOR ziurtapen-enpresari Ziurtagiria eskatu zitzaion.( Asociación Española de Normalización y Certificación)

2002. urteko abendua: AENOR-ek Bilboko ertzain-etxean atxilotutako pertsonak atxilotzeko eta zaintzeko prozesurako Kalitate Sistema ziurtatu zuen ISO 9001: 1994 araua kontuan hartuta

2003: Gasteizko eta Donostiako ertzain-etxeetan atxilotutako pertsonentzat sistema ezarri zen urtea.

2003: eredua ISO 9001:2000 arau berrira moldatu zen eta ziurtagiria berritu zen.

2004: atxiloketa-prozesurako Kalitate Sistema ertzain-etxe eta Trafiko Unitate guztietan zabaldu eta ezarri zen. Guztira 30 unitatek onartu zuen Sistema.

2005: ISO arauaren arabera, prozesu berriak garatzen hasi ziren, baita etxeko eta generoaren indarkeriaren gainera jarduerak eta Lehergailuen Unitatearen jarduerak ere. Polizia Zientifikoak 9001:2008 arau orokorraren arabera zenbait prozesu garatzeaz gain, bere ahaleginak egiten ditu 17025:2005 arauari jarraiki saiakuntza desberdinak (ADN auzitegi-genetikan, daktiloskopia pertsonen identifikazioan) ENAC erakundeak egiaztatzeko. Nolanahi ere, 17025:2005 araua laborategiko saiakuntzetarako arau espezifikoa da.  

2006-2007: prozesu horiek garatu zirenean, hedatu eta ezarri egin ziren. Zegozkion barruko auditoriak egin ziren eta AENORi eskatu zitzaion 9001:2000 arauan ezarritako prozesu berriak ziurtatzea eta ENACri 17025 arauari zegozkionak ziurtatzea ( Polizia Zientifikoaren Unitaterako)

2008: Apirilean AENORek etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren jarduerei buruzko prozesuak ziurtatu zituen, baita LIUren jarduerak eta PZUren ezaupide fisonomikoa ere. Irailean PZUren laborategiak ziurtatu ziren jada lehenago aipatutako prozesuetan (ADN auzitegiko genetikan, Daktiloskopia eta pertsonen Identifikazioa)

2008: ISO araupean brigada mugikorrean, Zakur Unitatea, Helikoptero Unitatea, Babes Unitatea eta abarrean prozesu berriekin Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzen jarraitzeko lanari ekin zitzaion eta ziurtapena PZUren beste prozesuetara zabaldu zen.

2009: Polizia Zientifikoaren Unitatean ISO 9001:2008 arauaren arabera ziurtagiria Ebidentziak Kudeatzeko Prozesuari zabaldu zitzaion. Hori Euskarri Teknikoaren Atalak Ebidentzien Harrera Zerbitzuan egiten du.

2010: Herrizaingo Sailburuaren Agindua, 2010eko otsailaren 5koa, Ertzaintzaren egitura berria onartzen duena, argitaratu zen ete Planifikazio Unitatea sortu zen, Ikuskapen eta Administrazio Alor berriaren mende. Bere funtzio nagusia ebaluazio-eta berraztertze-jardueren bidez Ertzaintzan etengabeko hobekuntza sustatzea da; kalitate-estandarrekin bat, horien garapenean eta funtzio poliziala antolatu eta objektibatzeko prozedurak aplikatzean segurtasun sailburuordeari jakinarazi eta lagunduko zaio. Era berean, beste funtzioen artean, Unitate hau Kalitatea Kudeatzeko Sistemak garatzez arduratzen da.

2011: Ertzaintzaren egituran beste aldaketa bat egon da, eta horren ondorioz Plangintza Unitateko langile guztiak gaur egungo Administrazio Unitatean daude, eta horrek hartzen ditu funtzio guztiak, besteak beste baita KKS kudeatzea ere. AENORen kanpo ikuskaritzak Zuzendaritzaren azterketari emandako ikuspegia sistemaren puntu sendo gisa nabarmendu du, modu planifikatuan hobetzeko ekintzak definitzeari, analisiak eta datuak biltzeari esker, eta jarraipena eta kontrolak agerian utziz. Halaber, barne ikuskaritzen zorroztasuna nabarmendu du, disfuntzioak antzemateari eta hobetzeko arloak proposatzeari dagokionez”.

2012: Martxoan, Kalitatea Bermatzeko Sistemaren berritze-auditoria egin zen, eredua ISO 9001:2008 araura egokituta, eta sistema eraginkorra zela eta Ertzaintzaren Kalitatea Kudeatzeko Sisteman jasotako prozesuak ISO 9001 arauak xedatutakoaren araberakoak zirela ziurtatu zen. Oinarriak finkatu ziren Ertzaintzaren ikerketa-proiektu berria eta hark eskatuko zituen aldaketak Kalitatea Bermatzeko Sisteman sartzeko.

2013: Apirilean, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren jarraipen-auditoria egin zen, eta Ertzaintzaren egungo egiturari dagozkion aldaketak kudeaketa-sisteman sartzea egiaztatu zen. Ertzaintzako Administrazio Unitateak betetzen zituen eginkizunak ere aldatu ziren, Kalitatea Bermatzeko Sistemaren barruan egin beharrekoak homogeneizatzeko. Auditoriaren ondoren, AENOR-ek ondorioztatu zuen Kalitatea Bermatzeko Sistema eraginkorra dela bere helburuak betetzeari dagokionez, eta oso ondo gainditu zen aipatu auditoria.

2013: 2013ko azaroaren 20ko aginduaren bidez, Ertzaintzaren egitura aldatu zen. Aldaketa horretan, Administrazio Unitatea desagertu zen (ordura arte Kalitatea Bermatzeko Sistema kudeatzeaz arduratzen zen), eta haren eginkizunak idazkaritza orokor sortu berria betetzen hasi zen. Aldaketa horrekin batera, eta “2016ko Horizontea” Plan Estrategikoaren barruan, Ertzaintzak kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren ikuspuntua bere egin zuen, prozesuen bidezko kudeaketa zabaltzeko, eta, horrenbestez, egungoen kudeaketa hobetzeko, egokitzeko eta arrazionalizatzeko.