Bitxiak eta metal preziatuak

KOMUNIKAZIO ZERBITZUA BITXIAK ETA METAL PREZIATUAK SALEROSTEN DITUZTEN ENPRESENTZAT

Osagaien artean metal preziatuak dituzten objektuak merkaturatzen eta birziklatzen jarduten dutenek Ertzaintzari eman beharreko erregistro- eta informazio-betebeharrak nola gauzatu behar dituzten azaltzen duen Herrizaingo sailburuaren AGINDUA aintzat hartuz, 2012ko maiatzaren 18koa (2012ko uztailaren 4ko EHAAn argitaratu zen), adierazi behar da aipatutako komertzioek bitxiak eta metal preziatuak salerosteari buruzko erregistroen idazpenak Ertzaintzari jakinarazi beharko dizkiotela, bide telematikoen bidez. Hala ere, aipatutako agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epea ezarri da, egokitzeko. Aipatutako nahitaezko informazioa jakinaraztea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa prest egon arte, Ertzaintzako Herritarren Segurtasunerako Unitateek helaraziko dizkieten informazio eskakizunei erantzun beharko diete. Komunikazioak hasteko dataren berri emango da.

Jarraibideak

Kontratua_1

Kontratua_2