Sarrera

Kalitatea Kudeatzeko Sistemak, kasu honetan Ertzaintzak ezarritakoak, ziurtatu nahi du beti berdina dela prozesu batean esku hartzen duten agenteen tratua edo jokaera, zerbitzuen hartzailea edo haien emailea edonor dela ere, edo lekua edozein izanda ere. Zerbitzuak eta jarduerak estandarizatzea eta normalizatzea, haien hobekuntza sustatzea eta hartzaileen gogobetetzea bermatzea; horra hor ISO 9001:2008 kalitate-arauaren oinarriak.  Kalitate-arau horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Jakina, eman nahi den zerbitzu-estandarra oso kalitate handikoa da, eta beti gainditzen ditu ordenamendu juridikoko arauek eskatutako gutxienekoak.

Ideia hori zabaldu ondoren, eta pentsatuta Ertzaintzak herritarrentzako arreta- eta zerbitzu-lan orokorra egiten duela, polizia-lanaren barruan funtsezko garrantzia izateagatik aukeratutako prozesu jakin batzuk kalitatearen kudeaketa-sistemaren barruan ziurtatzearen alde egin zen.

Sistemaren barruko prozesuak, oraingoz, honako hauek dira:

  • Atxiloketaren prozesua
  • Jardute-prozesua etxe- eta genero-indarkeriako kasuetan
  • Lehergailuak indargabetzeko unitatearen jardute-prozesua
  • Polizia zientifikoaren unitatearen jardute-prozesua

ISO 9001 arauan bertan kalitatea kudeatzeko aurreikusitako tresnen barruan, honako hauek nabarmentzen dira Ertzaintzaren barruan:

  • Kalitatearen politika
  • Sistemako dokumentazioaren kudeaketa
  • Kontrol- eta gainbegiratze-mekanismoak

Barrukoak

    • Kontrol-planak
    • Zuzentze- eta prebentzio-ekintzak
    • Barne-auditoriak
    • Enpresa hornitzaileen kudeaketa
    • Batzorde egonkorrak

Kanpokoak

    • Kanpo-auditoriak
    • Salaketak, kexak eta erreklamazioak
    • Gogobetetzea neurtzeko inkestak

Ertzaintzaren barruan, kalitatearen kudeaketa ez da AENOR erakundeak bermatutako ziurtagiri huts bat, baina etengabe hobetzeko nahiaren eta herritarrei beti zerbitzurik onena emateko gogoaren adierazpen egiaztagarria. Gainera, sistema ez da estankoa, eta lotura dauka tartean dauden eragile asko eta askorekin; adibidez: kalitate-sistemaren kontrolpeko zerbitzuen hornitzaileak, atxilotuei laguntzen dieten abokatuek emandako balorazio pertsonalak, eta abar; horren guztiaren ondorioz, begien bistakoa da gizarte osoarentzako onura.