Ostalaritza Erregistroa

HOTEL ESTABLEZIMENDUETARAKO KOMUNIKAZIO ZERBITZUA

 

Hotel Establezimenduetarako Zerbitzua

 

Zerbitzu hau Hotel Establezimenduetarako baino ez da; horrenbestez, berau erabiltzeko erregistratuta egotea beharrezkoa da.

 

Pasahitza baduzu, sakatu Erabiltzailea eta pasahitza adierazita sartu.

 

Ziurtagiri digitala baduzu, sakatu Ziurtagiri digitalaren bidez sartu. Horretarako, Izenpek eginiko ziurtagiria izan beharko duzu, NAN elektronikoarena, FNMT edo Camerfirma..

 

Erabiltzaile erregistratua izan ez arren, zerbitzu honetara sartzeko eskatu ahal duzu. Horretarako, Establezimenduen Alta Eskaera bete beharko duzu, eta, ondoren, erabiltzailearen Alta Eskaeraren formularioa. Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, hemen klikatu dezakezu sartzeko.

 

Eskabide horretan, lehenengo, eskatzailearen datuak adierazi beharko dituzu eta, gero, 'Alta' hautatu 'Eragiketa Mota' atalean.

 

'Enpresa' edo 'Pertsona' aukeratu beharko duzu 'Erakunde Mota' eremuan, eskatutako sarbidea edo sarbideak norentzat diren kontuan hartuta. Aukeratutakoaren arabera, jarraian, 'Erabiltzailearen xehetasuna' taldeko gainerako eremuak bete beharko dituzu.

 

Eremu horiek bete eta gero, eskuinerantz seinalatzen duen gezia sakatuz, eskatutako erabiltzailea sartuko da 'Eskatutako Eragiketak' laukian.

 

Operazio hori errepikatu beharko duzu egin nahi duzun alta eskabide bakoitzean. Nahi diren erabiltzaile guztiei buruzko informazioa sartu eta gero, 'Eskatu' botoia sakatu beharko da. Botoi hori beheko aldean dago, eskuinaldean.

 

Baimendutako erabiltzaile baten baja eskatzeko, mesedez, sartu Baja Eskabidera; alta eskatzeko jarraitutako prozedura bera jarraitu beharko duzu, baina 'Eragiketa Mota' atalean 'Baja' hautatu beharko duzu. Ziurtagiririk ez baduzu, hemen klik eginez eska dezakezu baja. 
 

Aplikaziora ziurtagiriaren bidez sartzeko arazoren bat baldin baduzu edo erroreren bat gertatzerakoan, sakatu hemen.

Ostalaritza Erregistroan sartzeko arasorik baldin baduzu, klikatu hemen.