Hondakin Metalikoak

KOMUNIKAZIO ZERBITZUA HONDAKIN METALIKOAK KUDEATZEN DITUZTEN ENPRESENTZAT

Handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertzioak direla-eta Ertzaintzarentzako erregistro- eta informazio-obligazioak betetzeko era garatu duen Herrizaingo sailburuaren AGINDUA aintzat hartuta, 2012ko ekainaren 8koa (2012ko ekainaren 25eko EHAAn argitaratu zen), adierazi behar da aipatutako komertzioek hondakin metalikoak jasoz gero horren berri eman beharko diotela Ertzaintzari, bide telematikoen bidez. Hala ere, aipatutako agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epea ezarri da, egokitzeko. Aipatutako nahitaezko informazioa http://www.ertzaintza.eus atariaren bidez jakinaraztea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa prest egon arte, Ertzaintzako Herritarren Segurtasunerako Unitateek helaraziko dizkieten informazio eskakizunei erantzun beharko diete. Komunikazioak hasteko dataren berri emango da.