Ibilgailuak alokatzen

KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA IBILGAILUAK ALOKATZEN DITUZTEN ENPRESENTZAT 

 

Ibilgailuak alokatzen dituzten enpresentzako zerbitzua.

 

Zerbitzu hau ibilgailuak alokatzen dituzten enpresentzat baino ez da; horrenbestez, berau erabiltzeko erregistratuta egotea beharrezkoa da.

 

Erabiltzaile erregistratua bazara,,hemen sakatu.

 

Erabiltzaile erregistratua ez bazara, zerbitzu honetan sartzeko eska dezakezu, Alta Emateko Eskabidea betez. Horretarako, Izenpek eginiko ziurtagiria izan beharko duzu, NAN elektronikoarena, FNMT edo Camerfirma.

 

Eskabide horretan, lehenengo, eskatzailearen datuak adierazi beharko dituzu eta, gero, Alta hautatu Eragiketa Mota atalean.
  

"Enpresa" edo "Pertsona" aukeratu beharko duzu "Erakunde Mota" eremuan, eskatutako sarbidea edo sarbideak norentzat diren kontuan hartuta. Aukeratutakoaren arabera, jarraian, "Erabiltzailearen xehetasuna" taldeko gainerako eremuak bete beharko dituzu.

 

Eremu horiek bete eta gero, eskuinerantz seinalatzen duen gezia sakatuz, eskatutako erabiltzailea sartuko da Eskatutako Eragiketak laukian.

 

Prozesu hori errepikatu beharko duzu, egin nahi duzun alta-eskabide bakoitzean. Nahi diren erabiltzaile guztiei buruzko informazioa sartu eta gero, Eskatu botoia sakatu beharko da. Botoi hori beheko aldean dago, eskuinaldean.


Baimendutako erabiltzaile baten baja eskatzeko, mesedez, jo ezazu  Baja Emateko Eskabidera Baja hautatu Eragiketa Motan, eta Alta Eskabidean bezala jarraitu.

 

Aplikaziora ziurtagiriaren bidez sartzeko arazoren bat baldin baduzu edo erroreren bat gertatzerakoan, sakatu hemen.

Ibilgailuen alokairuan sartzeko arasorik baldin baduzu, klikatu hemen.

 

AGINDUA, Herrizaingoko sailburuarena, 2012ko maiatzaren 18koa, gidaririk gabeko ibilgailuen alokairuan diharduten establezimenduek Ertzaintzari eman beharreko erregistro- eta informazio-mailako betebeharrak nola gauzatu behar dituzten azaltzeko dena.