Billeteen benetakotasuna egiaztatzeko

Billeteak haztatzean euren segurtasun neurriak hautematen dira.

 

Billetea benetakoa den egiaztatzeko, honako urrats hauek egin behar dira: UKITU, BEGIRATU, BUELTA EMAN ETA EGIAZTATU

 

UKITU

  • KALKOGRAFIA: Europako Banku Zentralaren inizialak, "B.C.E.", ageriko balioa eta "ate eta leiho" irudiak
    *200 eta 500 euroko billeteak: Itsuentzako ukimen arrastoak dituzte:
    • 200: aurrealdean, behean.
    • 500: aurrealdean eskuineko hegalean.

BEGIRATU

  • UR MARKA: Inprimatu gabeko gunean. Argi kontran ikus daiteke.
    • Ur marka multitonoa: Billetearen irudi arkitektoniko nagusia ikusten da.
    • Ur marka elektrotipikoa: Ageriko balioa adierazten duen zenbakia. Tonu bikoa.
  • SEGURTASUN HARIA: Paperetan murgilduta, argi kontran ikus daiteke. Hau irakur daiteke:"EURO"
    • Hizki irakurterrazak bi aldeetan. AGERIKO BALIOA
  • KOINTZIDENTZIA IRUDIA: Goiko ezkerreko ertzean dago (aurrealdean eta atzealdean).
    • Argi kontran, billetearen balioa adierazten duen zifra osatzen du.
  • ZULOTUTAKO EUROAREN IKURRA: Elementu holografikoak argi kontran begiratuz gero (banda holografikoa eta holograma), zuloz osatutako euroaren ikurra ikusten da.

    BUELTA EMAN

    • ELEMENTU HOLOGRAFIKOEI: Aurrealdean efektu optiko aldagarria.

    BANDA HOLOGRAFIKOA: Baliorik txikieneko billeteak (5,10 eta 20). Aurrealdearen eskuineko partean dago, metalezkoa da eta itsatsita dago. Billetea mugituz gero, dirdira egiten du eta euroaren ikurra eta duen balioa ikusten dira.

     

    HOLOGRAMA: Baliorik handieneko billeteak (50,100, 200 eta 500). Aurrealdearen eskuineko partean dago, metalezkoa da eta itsatsita dago. Billetea mugituz gero, dirdira egiten du eta irudi arkitektonikoa eta duen balioa ikusten dira.

     

    * GOGORATU: Elementu holografikoak argi kontran begiratuz gero (banda holografikoa eta holograma) zuloz osatutako euroaren ikurra ikusten da.

     

    BANDA IRIDISZENTEA: Baliorik txikieneko billeteen atzealdean (5,10 y 20). Dirdira egiten du argi handiaren aurrean, eta euroaren ikurra eta billetearen ageriko balioaren zifra agertzen da.

     

    "OVI" TINTA (Tinta optiko aldagarria): Baliorik handieneko billeteen atzealdean (50,100, 200 eta 500). Beheko eskuineko ertzean, billetearen balioa zein den adierazten duen zifra. Aurrez begiratuz gero kolore gorrixka du, angelu apur batekin begiratuz gero, ostera, berdexka edo marroia.

    EGIAZTATU

    • BETI EGIAZTATU BEHAR DIRA SEGURTASUNEKO ZENBAIT ELEMENTU.
    • UKITU: Billetearen erliebea.
    • BEGIRATU ARGI KONTRAN: Ur marka, haria, kointzidentzia irudia.
    • EMAN BUELTA BILLETEARI:
      • Aurrealdean: Banda holografikoa (5,10 eta 20)
      • Holograma (50, 100, 200 eta 500)
      • Atzealdean: Banda iridiszentea (5,10 eta 20)
      • "OVI" tinta (50, 100, 200 eta 500)