2019/08/02
Sei gizonezko atxilotu dituzte Bilbon sexu-erasoa leporatuta
Ertzaintzako eta Bilboko Udaltzaingoko agenteek 18 urtetik 36 urtera bitarteko sei gizonezko atxilotu dituzte, bart gauerdian Bizkaiko hiriburuan gertatu den sexu-erasoa leporatuta.
Prentsa bulegoa

Bart gauerdian emakume bat ospitalera agertu da sei gizonezkok Bilbon sexualki eraso egin diotela salatuz. Epaitegitik Ertzaintzara deitu dute, eta Udaltzaingoaren laguntzaz identifikatu, aurkitu eta atxilotu dituzte ustezko erasotzaileak goizaldean. 18 urtetik 36 urtera bitarteko sei gizonezko dira.

Arrastatuek polizia-egoitzan jarraitzen dute, epailearengana eraman zain.